Kokapena

Amoroto bailararen iparraldean dago, Mendexa, Gizaburuaga eta Aulesti artean. Herriaren gune populatuena edo herri-kaskoa, nolabait esatearren, Elexalde deritzon auzoa dugu eta mendi tontor batean eraikita dago. Bailarako herri-gunerik politenetariko bat dugu Elexaldekoa.
Lau auzotan banatzen da Amoroto: Elexalde, Odiaga, Ugaran eta Urrutia.