|

Kokapena
Lea
Ibarra osatzen duten udalerrietan handiena eta populatuena dugu
Aulesti. Erdi Aroko Markina-Lekeitio bidearen erdialdean dago, eta
Iluntzar eta Bedartzandi mendiek mugatzen dute herrigunea.
Ez du Hiri izaerarik, modu horretan taxututako herria dugun arren.
Aulesti elizatea da berez, egitura estu eta luzeko herrigune gotikoa
da kontzeptuz, baina hiri balio handiena XVI. mendetik aurrera lortu
zuen, elizak eta jauregiek herriko plaza itxuratu zutenean eta udaletxea
eraiki zutenean.
Herriguneak eta zazpi auzo nagusik osatzen dute udalerria. Hauexek
dira auzoak: Goierri, Ibarrola, Narea, Malats, San Anton, Urriola
eta Zubero.
|