Kokapena

Bailarako herri txikiena dugu Gizaburuaga, bai azaleraz eta bai biztanle-kopuruz. 6,4 km² hartzen ditu guztira eta lau auzunetan banatuta dago –Okamika, Eguren (elizaren ingurua), Lariz (Lekeitiorako bidean) eta Laxier (Gizaburuagatik Amorotora doan auzo bidean).

Aulesti, Ispaster, Nabarriz eta Amoroto ditu mugakide.
Munitibar-Lekeitio errepideak zeharkatzen du herria eta bertan dago bailarako industrigune bakarra,Okamika auzunean, hain zuzen ere.