Langabezia

INEMek emandako datuen arabera, Lea Ibarrean ez dago langabeziarik, ez eta emakumezko eta gizonezkoen arteko desberdintasunik ere.


Langileen sektorekako banaketa

Lea Ibarreko datuak Bizkaiko eta Lea-Artibai eskualdeko datuekin erkatzen baditugu ez da apenas alderik: langile-kopuru handiena zerbitzuetan aritzen da eta kopuru txikiena eraikuntzan.
Lehen sektorea. Betidanik izan du garrantzi handia, izan ere, inguruak ere horretarako bidea ematen du. Nekazaritzako ustiapen ugari dago bost herriotan, baina gazteek ez dute lan hauekin segitzeko joera handirik erakusten, eta gehienetan bigarren mailako lan jardueratzat daukate.
Bigarren sektorea. Industria gehiena Okamikako industrialdean biltzen da. Grafikagintza, elikadura, kautxoa, zurgindegiak, makinen konponketa eta banaketa eta burdingaien produkzioa dira jarduera nagusiak.
Okamikaz gain bailararako oso garrantzitsuak diren enpresak ere badira. Esate baterako, Burdinola (altzari metalikoen enpresa) eta Erabil (kartoizko kutxen fabrikazioa) Amoroton.
Hirugarren sektorea. Honi dagokionez, hutsune handiak ditugu bailaran. Erosketak egitera inguruko herrietara jo behar izaten da.

Nekazaritza
Industria
Eraikuntza
Zerbitzuak
Guztira
Munitibar
23
40
11
75
149
Aulesti
18
93
23
101
235
Gizaburuaga
17
22
2
20
61
Amoroto
24
54
14
62
154
Mendexa
14
29
14
48
105
Lea Ibarra
96
238
64
306
704
EUSTAT, 1996