|

Kokapena
Bailara
honetako bost udalerrien artean itsas bazterrean kokatuta dagoen
bakarra da, bere herri mugakideak Amoroto, Berriatua eta Lekeitio
direlarik. Herrigunea, ordea, itsas labarretatik urrun dago, barrualdean
eta muino baten gainean. Bertan kokatuta egon da beti, Erdi Aroan
eraiki zenetik. Udalerri hau lau auzotan banatzen da: Iturreta,
Leagi, Likona eta Zelaia. Batzuk itsas bazterrean eta besteak, aldiz,
tontor batetan kokatuta, eta guztira 6,69 Km² ditu.
Jende
gutxi bizi da Mendexan. Dena den, azken errolden arabera, azken
urteotan handitu egin da zertxobait bertako biztanleen kopurua.
Izan ere, hainbat lekeitiarrek, herrian aski etxerik ezean, bertan
aurkitu dute bizilekua.
Aldapatsua izan arren, paseatzeko leku aparta dugu Mendexa. Bista
apartak ditu: itsasoak eta mendiak bat egiten dute paraje honetan.
Bertan dugu baita ere Lea Ibarreko hondartza bakarra, Karraspio.
|