LEGAMIN enpresa-proiektu berrien mintegia
Okamikako Industrialdea, 3. pabilioia, 6. mod.
48289 GIZABURUAGA
Tel.: 94 684 30 77
e-mail:mank.lea-ibarra@bizkaia.org

1999. urtean, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak Europako Batasunaren laguntzarekin finantzatuz, eta Okamikako Industrialdearen lankidetzarekin, LEGAMIN deituriko ikerketa zentroa sortu zuen enpresa-proiektu berriak laguntzeko.

Irabazi asmorik gabeko LEGAMIN mintegi hau bost azpi-modulutan banatzen da (75 edo 150 m2-koak), lanean hasteko beharrezko izan daitezkeen instalazio guztiez horniturik (saneamendua, ura, argiteria, airea, etab.). Solairuarte baten bidez azpi-modulu bakoitzari bulego bat erantsi dio (altzariak, oinarrizko ekipamendu informatikoa, telefono sarea, etab.) eta bateratutako hainbat zerbitzu jarri dituzte (jantzigelak, komunak, batzargela, etab.). Era honetan bost modulu ditugu era daitezkeen enpresa berrietarako egokiturik (bat nekazaritza-elikadura arlora zuzendua) eta berehala lanean hasteko aukera eskainiz (makinariaren faltaz bakarrik).

Mintegi honek onartutako proiektuei, behar izan ezkero, hiru urteko epea ematen zaie enpresa eta jarduera finkatzeko eta zabaltzen zaien aukera egiazko baldintzetan frogatzeko. Bideragarritasuna aztertu ondoren eta errenta txiki bat ordainduta, berehala hasteko moduan dira. Bizpahiru urteko fase hori gaindituta, behar duten laguntza osoa ematen zaie Okamikan besteak bezala finkatzeko.


Modulu bakoitzeko tailerra eta bulegoa

Ekimen honen helburu nagusia inguruan industria bultzatzea eta ideia berriak bertan garatzea da. Proiektu orori zabaltzen zaio atea: nekazaritza eta artisautza arlokoei, ikerketa-zentro edo laborategiei, proiektu industrialei, kultur eta kirol ideiei, zerbitzu eta gestio mailakoei...

Bestalde, hainbat zerbitzu ere aloka daitezke: besteak beste, kontabilitate eta nomina zerbitzuak, fotokopiagailua, enkoadernaketa...