|
Ezaugarri
administratiboak
Lea
Ibarrak 76,3 km²-ko azalera du bere osoan eta Bizkaiko lurraldearen
% 6,9 hartzen du.
Zazpi herri aurkituko ditugu Lea ibaiaren arroan iladan. Hegotik
iparrerako noranzkoa hartuta, zazpi herri horietatik lehena Munitibar
dugu, eta ibarrari
hego-muga ezartzen dion mendiaren magalean kokatuta dago. Udalerri
honek, 24,5 km²-ko azaleran, herri-kaskoa eta lau auzune biltzen
ditu: Berreño, Aldaka, Gerrika, Gerrikaitz eta Totorika.
Aulesti dugu bigarrena. Bedartzandi eta Iluntzar mendien artean
dago kokatuta eta 25,2
km²-ko azalera du. Herriko kaskoa alde batera utzita, bederatzi
auzune biltzen ditu: Goierri, Ibarrola, Narea, Malax, San Anton,
Urriola, Zubero, Solaguren eta Garaurre.
Hirugarrenak, Gizaburuagak, 6,3 km²-ko azalera du eta lau dira
bere auzuneak: Eguen, Lariz, Laxier eta Okamika (bertan dago Lea
Ibarrak duen industrialde bakarra).
Amoroto (hegotik hasita laugarrena) tontor batean kokatuta dago,
13,4 km²-ko azalera du eta lau auzotan banatuta dago (Elexalde,
Odiaga, Ugaran eta Urrutia).
Mendexak kostaldea eta mendia batzen ditu, 6,9 km²-ko azaleran.
Lau auzok osatzen dute udalerria: Iturretak, Leagik, Likonak eta
Zelaiak.
Aipaturiko bost udalerri hauek oso antzekoak ditugu, bai izaeraz
eta bai bilakaeraz. Elkarrekiko loturak ere, estu bezain emankorrak
dira. Eskualde enparauarekin erkatzen baditugu, ordea, desberdintasun
handiak eta hartu-eman azalekoagoak nabarmentzen dira.
Beste bi udalerri ere bustitzen ditu Leak bere ibilbidearen hondarrean:
Ispaster eta Lekeitio.
|
BIZKAIKO
ESKUALDEAK
|
|
1.-
LEA-ARTIBAI
2.- Gernika-Bermeo
3.- Durangaldea
4.- Plentzia-Mungia
5.- Arratia-Nerbioi
6.- Bilbo Handia
7.- Enkartazioak
|
 |
|
azalera
(km2)
|
biztanle
dentsitatea
|
| Munitibar |
24,5
|
16,2
|
|
Aulesti
|
25,2
|
26,1
|
| Gizaburuaga |
6,3
|
21,9
|
| Amoroto |
13,4
|
28,0
|
| Mendexa |
6,9
|
49,0
|
| LEA
IBARRA |
76,3
|
25,0
|
| Berriatu |
19,8
|
49,4
|
| Etxebarria |
17,7
|
44,5
|
| Ispaster |
22,7
|
27,5
|
| Lekeitio |
1,8
|
4127,8
|
| Markina |
63,9
|
73,8
|
| Ondarroa |
3,6
|
2846,4
|
| LEA-ARTIBAI |
205,8
|
129,6
|
| BIZKAIA |
2384,0
|
514,2
|
|
 |
|