Lea Ibarra Mankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Lea Ibilibidea
Lea Ibarreko Mankomunazgoa
Lea Ibarreko Egoitza Berria

Lea Ibarra Udal Mankomunazgoa - Kronologia

Elkar Lanaren Sorrera:

1979an Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexako herriek udal koordinakundea eratu zuten. Bi helburu nagusi zituzten:

  • - Bailararen garapen ekonomikoa sustatzea, industriarako ingurua egokitzea.
  • - Hainbat zerbitzu elkartuz (zabor-bilketa, esate baterako) udal gastuak murriztea.

Oletako eskoletan jarri zuten egoitza.

Erabateko onarpena:

Behin-behineko onarpenak jaso eta Bizkaiko Boletinean argitaratu ondoren, 1982ko uztailean bost udalerriek Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren estatutuak onartu zituzten.

Ofizialtasuna:

1983ko martxoaren 28an Eusko Jaurlaritzak bere behin-betiko onarpena eman zuen eta uztailaren lehenean Mankomunazgoaren eratze-bilera egin zen. Garai hartan Aulestiko zinegotzi zen Sabin Kortabitarte hautatu zen lehendakari.

Lehen urratsak:

Eskualdeko Egitasmo Partziala aldatzea, zoru industriala egokitzea eta gerora Okamikako Industrialdea SA izango zena bultzatzea izan ziren hasera bateko erronka nagusiak; Gainera, zabor-kamioia erosi zen eta zaborbilketa eta erreketa zerbitzua eratu ziren; Bestalde arkitekto bat azpikontratatu zen, bost Udalerriek hirigintz aholkularitza izan zezaten.

Egoitza:

Egoitza bailarako zentro geografikora aldatu zen, alegia Gizaburuagara. Batetik, udalak hala eskatu zuen.

1983an, Mankomunitatea eratzen da, Eskualdeko Egotasmu Partziala aldarazi ondoren Gizaburuagan Okamikako lur zoru industriala bideratzen da, eta martxan jartzen da zabolbiltze zerbitzua.

1985ean, Ongizate eta hirigintza zerbitzuen sorrera.

1986-87an, Udaletako kontabilitatea zertzitzuaren sorrera.

1988an, bost udaletako ur-lohien estolderi zerbitzua eta ibilgailuen fakturazioaren mekanizazioa.

1989an, bost udalotako pertsonalaren nomina eta gizarte-aseguruen gestioa mekanizatu zen eta zerbitzu-enpresa baten sorrera bultzatu zen.

1990an, Pobrezia egitasmoa zabaldu zen Ongizate zerbitzuaren baitan. Zaborbiltze zerbitzuari dagokionez, kamioi berria erosi zen, zakarrontzi handiak jarri ziren eta Munitibar, Aulesti eta Gizaburuagarako lohiak erretzeko labe berria eraiki zen. Amoroto eta Mendexako Udalek eskualdeko zabortegiaz baliatzea erabaki zuten.

1991n, Okamikako Industrialdeari dagokionez, Gizaburuagako Udala eta Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren arteko hitzarmena sinatu zen.

1992an, zaborbilketa zerbitzua auzoetara zabaldu zen eta traste zaharren bilketa eratu zen.

1993an, etxebizitza-zerbitzuaren planaren berritzea zela eta, enpresa bat sortu zen, eta garraio-zerbitzurik ez zela ikusita, zerbitzu txiki bat antolatu zen.

1994an, Osakidetzak pediatra eskubidea eman zezan lortu zuen Mankomunazgoak.

1996an, Bizkaibus linea martxan jartzean, ordura arteko garraio zerbitzua amaitutzat eman zen, eta Mankomunazgoaren estatutuen berritzea onartu zen.

1997an, arkitekto berria kontratatu zen.

1998an, saneamendu-zerbitzua zabaldu zen eta Promotore Berrientzako Mintegia delako proiektuaren oinarriak onartu ziren.

1999an, Legamin edo enpresa-proiektu berrien mintegirako obrak amaitu ziren.
Bestalde, Markinako Udala, Markinako Teknik Eskola eta Okamikako Industrialdearekin batera Azaroa Fundazioa sortu zen proiektu berriak bultzatzeko.
Europak bailarako lurrak 2-R gisa katalogatzea lortu zen, eta bost Udalerrion eta orokorki Lea bailararen garapen-plangintza egin zen.

2000. urtean, bailararen garapena bultzatzeko Garapen Agentea kontratu zen INEMen laguntzaz.
Bailara osoaren promozio-kanpaina bideratzeko oinarriak jarri ziren eta Behargintza Lea Ibarra Hitzarmena sinatu zen Eudel, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBKrekin.

2001ean, Promozio kanpaina bat bideratu zen CD, katalogo eta webgune bidez.

2002an, Hirigintza proiektuetarako enpresa publikoa sortarazteko azterketa egin zen. Zabor kamioi berria erosi zen, eta Gizaburuaga-Oleta errepidearen egokitze lanak abiatu ziren.

2003an, Ongizate mailan emakumezkoentzako aholkularitza juridiko zerbitzua eratu zen. Learri SA enpresa sortu eta lehen proiektuak martxan jarri ziren.

2004an, Leako Ibilbidearen lanak hasi ziren Learri SA enpresaren bidez.

2005an, Lea Ibilbideko lehen fasea burutu eta olio begetalaren hondakinen bilketa zerbitzua martxan jarri zen.

2006an, Leako ibilbidearen 2. fasea bideratu eta 3. adinekoentzako "Eguneko zentroa" proiektua eratu zen. Gazte tutorizazio zerbitzua abian jarri zen eta Udal guztietako Gazte planak eta Toki Agenda 21 plangintzak eratu ziren. Okamikan zerbitzu orokorretarako modulu bat alokatu zen.

2007an, Mankomunazgoaren egoitza berriaren lanak eta bailarako 3. adineko "Eguneko Zentroarenak" martxan jarri ziren, eta Munitibarreko Bengolako parkearen urbanizazio lanak hasi.

2008an, Eguneko zentroa eta Mankomunazgoaren egoitzaren lanak bukatu ziren.

2009an, Mankomunazgoaren egoitza berria martxan jarri zen. Lea Ibilbidean seinalizazio osagarria jarri, Bengolako parkearen urbanizazioa bukatu eta interpretazio zentroaren eraiketa lanekin hasi zen.

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie