Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Karraspio hondartza Mendexa.
Bengola Energi Naturala
Bengola Energi Naturala

Energia Berriztagarrien Interpretazio Zentroa eta Aisialdi Gunea

Sarrera:

Bengola Natur Energiaren proiektua Oiz mendiaren magalean kokatzen da, Lea Ibilbidearen sorreratik gertu, Munitibarren; hain justu, Gerrikaitz uribildu historikoan.

Energia berriztagarrien inguruko interpretazio zentro eta aisialdi gune batentzako kokaleku ezin hobea da, ondorengo potentzialitateak jasotzen baititu bere baitan:

  • - Oizen (Munitibarko udalerrian) dagoen parke eolikoa. Zuzenean begiztatzen da. Bengolatik 5 kilometrotara dago.
  • - Lea erreka bertatik igarotzen da. Kontserbazioari dagokionez erreka eredugarria da, eta ingenio hidraulikoetan aprobetxatzeko emari garrantzitsua eta etengabekoa dauka.
  • - Lea Ibilbidea. Bailarako aisialdi eta astialdi azpiegitura garrantzitsuena bertatik igarotzen da.
  • - Hegoalderantz jotzen duen mendi-mazela. Eguzki handirik sartzen ez bada ere, Euskadiko eremu handi baten eta aprobetxatzeko dituen aukeren adierazgarri da.
  • - Landagunean kokatuta dagoenez, irakaskuntza eta aisialdirako proposamenak baserri-jarduerak berezko dituenekin (egun gainbeheran) osatzeko aukera dute. Horrela, azken hau ere sustatu ahal izango da.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@logiccontrol.es - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra