Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Mendexako jarlekuak
Okamika Industrialdea
Okamika Industrialdea

Lea Ibarreko Ekonomia - Okamikako Industrialdea

Okamika Industrialdeko Logotipoa

Okamikako Industrialdea, S.A
Okamika Goikoa (bulego eta zerbitzu zentralak)
48289 Gizaburuaga
Tel: 94 684 22 11 / 94 624 35 98
Faxa: 94 684 22 02
E-maila: okamika@industrialdea.spri.es
www: www.okamika-industrialdea.com

Okamikako Industrialdeko Enpresak:

Industrialdean Kokatuta dauden Enpresak

Industrialdearen Ezaugarriak:

Lea Ibarreko ekonomiaren motorea bilakatu da bere hastapenetik bertatik.
1970eko hamarkadan, Lea Ibarreko gazteriaren artean herri txikion hondamendiari aurre egiteko mugimendu bizi bat sortu zen, bereziki euren burua eskualdetik kanpora lan bila emigratu beharrean ikusten zuen herri txikiotako gazteriaren artean.

Lehen sektorearekiko erabateko menpekotasunak ondorio kaltegarriak ekarri zizkion bailarari. Zoru industrialik ez zegoen eta enpresak sortzeko tradiziorik ere ez. Langabetuen kopurua izugarri handia zen eta, gainera, aukerarik ere ez zegoen etorkizunari begira. Hau dela eta, jende gazteak alde egiteko joera zuen eta bailara heriotzarako bidean zen. Beharrezkoa zen bide berriak zabaltzea, bailararen nortasuna mantenduz eta indartuz.

Udal demokratikoen etorrerarekin, mugimendu sozial hau eta bere proposamenak indar handia hartuz joan ziren, eskualdearen garapena bermatzeko benetako aukera eta ardatza izatera iristeraino. Proposaturiko plangintza zabal horren barnean kokatzen zen eskualdearen beharrizanei erantzungo zien industrigune baten sorrera ere.

Lea Ibarreko Udal Txikien Mankomunazgoaren sorrerarekin urrats berri eta garrantzitsu bat eman zen bailararen garapenerako bidean. Erakunde honek denbora luzez egindako gestioen ondorioz, 1984ko abenduan, Okamikako Industrialdea, S.A. erakunde publikoa sortzen da Bizkaiko Diputazioaren erabakiz. Bere helburua Okamikako Industrigunea bultzatzea eta bailarako ekonomiaren eragile bilakatzea da.

Gauzak horrela, Bizkaiko Diputazioak, bazkide bezala jarritako 80 milioiko kapital soziala lorturik, industrigunearen proiektuari ilusioz beterik ekin zitzaion. Lehen urteak pasatuta, Eusko Jaurlaritzak ere, SPRILUR erakundearen bidez, Okamikako Industrialdearen aldeko apustua egin zuen, entitatearen kapital publikoaren gehiengoa bereganatuz eta jarraian etorriko ziren fase berrietarako indar berria txertatuz. Ordurako, industrigunearen lehen fasea buruturik eta zenbait enpresa berri ere bertan kokaturik zegoen.

Gaur egun, ia 750 milioiko kapital publikoa lortu ondoren, azpiegiturak hobetzeko inbertsio handiak egin dira. Fase berriak eraiki dira, arazketa-sistema konplexua jarri dira eta, guztira, 22.000 m2 erabilgarri osatzera iritsi diren industri pabilioiak eraiki dira.

Industrialdean eraikitako azalera horren %95 erabat hartuta dago gaur egun. 30 enpresak jarduten dute bertan eta horietarik 24 sortu berriak dira, 400 lanpostu baino gehiago sortu dituztelarik. 2001. urterako pabiloi berri baten eraikuntza aurreikusten da, eta hurrengo urteetarako beharrizanei aurre egingo dien zabalkuntza proiektua eta plangintza ari dira prestatzen.

Zer eskaintzen du Industrialdeak:

Bailararen berezitasunak kontutan izanik, enpresa proiektu berriak bultzatzeko eta eragileak prestatzeko, promozio-ekimen berezi bat egitea eta bereziki horretarako behar den azpiegitura osatzea.

Hori horrela, Okamikako Industrialdeak eskaintzen dituen zerbitzuak honela labur genitzake:

  • - Pabilioia eskatzen duten enpresek euren beharretara egokitutako modulu industrialak eskuratzen dituzte.
  • - Finantzabide eta ordainketa modu bereziak: Tokia eskuratu ahal izateko, hileroko kuota baten bidez, bederatzi urtetan ordaintzeko aukera eskaintzen zaie. Jarduera ekonomikoaren bideragarritasuna eta kuotak ordaintzea besterik ez da eskatzen berme moduan.
  • - Proposamen eta enpresa proiektu berriak abian jartzeko tokia eta aholkularitza. Horretarako, ezinbesteko tresna bilakatu den "Legamin" enpresa berrietarako mintegiaz baliatzen da.
  • - Beste hainbat zerbitzu:
    • - Industrialdean kokatutako enpresei egokitutako zerbitzu bateratuak: telexa, telefaxa, telefonogune automatizatua, bilera-gela, hitzaldi eta formazio aretoak, enpresen arteko koordinazioa.
    • - Kafetegia eta eguneroko bazkariak, egoitza nagusian dagoen enpresa baten bidez.
Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie