Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Amorotoko Eliza
Amorotoko Plaza
Amorotoko Gizon Talde bat

Amoroto - Historia

Bertan aurkitu diren Historiaurreko aztarnek frogatzen dutenez, Kristo baino milaka urte lehenagotik ere baziren populazio-guneak inguru honetan. Abitaga leize-zuloan aurkitu diren aztarnak, esate baterako, madalenienseak dira.
Erromatarren Inperioak lurralde honekiko zaletasunik erakutsi ez zuela kontuan hartuta, Amoroton leinu-taldeak bizi zirela uste da, eta beren jarduera nagusia abeltzaintza izango zela.

Iturrizak "Historia de Vizcaya" deituriko lanean, Amorotoko herriari Amoredo deitzen zitzaiola aipatzen du. Itxuraz, X-XI mendeetan finkatu zen bertako populazioa. Aurkitu diren lehenengo datu zehatzak 1325ekoak dira eta horien arabera, Amoroto Lekeitioko Andra Mari Basilikaren luzapena zen, lortzen ziren hamarrenen herena eman behar izaten baitzion. Beraz, XIV. gizaldian Lekeitioren menpeko zen arren, parrokia edukitzeko adina garrantzia behintzat bazuen.

Erdi Aroko hazkunde demografikoak eta indar ekonomikoak independentziaren aldeko irrika piztu zien amorotarrei. Andra Mari Elizatik banantzeko lehen eskaera 1454an egin zuen Amorotok, baina saiakerak saiakera, 1519ra arte ez zuten autonomiarik lortu.

Independentzia lortu aurretik, hala ere, Adan Yarzakoaren menpeko Erret elizate izendatu zuten eta Gaztelako Erresumari 18.000 maraiko zerga ordaindu behar izaten zizkion.

Independentzia lortuta, elizatea lurralde unitate independente gisa eratu eta muga politiko-administratiboak ezarri beharra nagusitu zen. Halaber, politikari berriak agertu ziren.

Aldaketa hauek denak gertatu ziren garaian hierarkia ia feudalean egituratuta zegoen gizartea: zerga eta bereterren sistemari jarraitzen zieten, eta gizartearen gorengo mailan leinu-familiak zeuden (Adan Yarzakoaren leinua zen nagusi Amoroton). Leinu hauen diru-sarrerak nekazarien eta mendien gaineko eskubidea, Elizatearen hamarrenak eta antzekoak ziren. Horixe zuten botere eta ahalmen ekonomikoaren oinarri, eta krisialdietan ondasunak eskuratzeko aukera ematen zien. Azken eskubide hau dugu gatazka ugariren eta Banderizoen borroken jatorria.

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie