Herri honetako aztarna zaharrenak historiaurreko garaikoak dira, , zehazkiago esanda, eta Txotxinkoba eta Jentilkoba deituriko leize-zuloetan aurkitu zituzten. Ehorzketarako baliatu ziren biak, eta garai hartan ohitura zen gisan modu kolektiboan lurperatzen zituzten hildakoak.
Nolanahi ere, agiri idatzirik ez dago . Iturrizak "Historia de Vizcaya" liburuan dioenez, lurralde honi Ibaibaso deitzen zitzaion. X. gizaldian aldatu omen zuen izena. Frantsesekin izandako borroken ondoren -Iturrizak dioenez, betiere-, esan nahi omen duen Gizaburuaga izena ipini zitzaion herriari.
Inguru honetan, jendea ez omen zen modu finkoan bizi izan X.-XI. mendeetara arte, joera nagusitu, taldeka guneetan bildu eta kokapen iraunkortzat hartu zuen arte.
Lehen datu zehatza 1325ekoa da, beraz. Ordura artekoaz, suposatzekoa da Lekeitioko feudo ondarearen zati izango zela; pixkanaka, eta ekonomikoki piztu eta banatze nahiak nagusitu zirela; independentzia goseak bultzatuta, Lekeitioko menpeko eliza bilakatu zela Behe Erdi Aroan eta elizate izaera lorturko zuela Goi Erdi Aroan.
XV. menderako lehen eskaera 1454. urtekoa da eta Aita Santuari egin zioten gizaburuagarrek. Artzapeztegiak ez zien gustuko epairik eman. Izan ere, artzapeztegiak etekin ekonomiko handiak lortzen zituen menpekotasun horretatik eta ez zitzaion etenik interesatzen.
Gizaburuagarrek, epaiarekin konforme ez eta euren kabuz jarduteari ekin zioten eta egin zituzten.
Eztabaida ugariren ostean, independentzia eman zien, eta baita Amorotoko herriari ere. Bule horrek Ponta eta arimak osatzeko, bereterrak edukitzeko eta ehorzketak egiteko eskubidea eman zien, etabatera Gizaburuagarentzat abade bat izendatzera behartu zuen Lekeitioko Udal Batzarra.
Ordukoak ditugu lehen politika-gizonak. Garai hartako gizartea hierarkia zela esan liteke. Zerga eta bereterren sistemari jarraitzen zitzaion, eta gizarteko goi mailan Antzinako Erregimenean ere nagusitzen ziren leinu familiak zeuden. Gizaburuagako herriaren kasuan, indartsuenak Bengoleatarrak izan ziren. ezkontza bidez Villarreal de Berriz familiara igaro ziren.