Lehen agiriak dira, Mendexa elizate bilakatu zen garaikoak. Lehenagotik ez dago aztarna handirik. Dena den, gauza jakina da inguruotan garaitik bizi dela jendea.
Antza, Erdi Aroan leinu-taldeak bizi ziren. zuten jarduera ekonomiko nagusi, eta ezarkuntza ez zen erabat iraunkorra. urria izan zen X.-XI. mendeetara arte. Ondoren, biztanleak hiriguneetatik urrundu eta nekazaritza inguruetan zabaltzerakoan, toki iraunkor batean finkatzen hasi ziren.
Mendexan XIII. mendeko ondarea aurki daiteke, kasurako eskultura erromanikoa. Badakigu ordurako jarduera eta egoitza finkoa zutela bertako biztanleek. Izan ere kristautasuna oso errotuta zegoen, San Millan, San Bartolome edota San Joseren irudiek erakusten dutenez.
Agertu diren datuen arabera, garai batean Lekeitioko Andra Mari Basilikaren menpeko izan zen Mendexa. Auzotarrak bertako abadea ez edukitzeaz kexu agertzen zitzaizkion , eta honek, behar adina jende biltzen zela ikusita eta sinodoaren erakundeei aurre eginez, parrokia bilakatzeko agindua eman zion Lekeitioko Udal Batzarrari 1545eko azaroaren 4an. Lekeition ez zeuden ados eta Aita Santuarengana jo zuten, baina honek ere Mendexaren alde ebatzi zuen eta lehia irabazi egin zuen.
Batetik, hazkunde demografikoa, Lekeitiotik banatzeko eskaerak hasi aurretik populazio-kopurua handitu egin zela.
Bigarrenez, hobekuntza ekarri zuela. Abadea ordaindu eta parrokia mantentzeko ahalmena erakusten baitzuten.
Azkenik, kristautasuna guztiz errotu zela eta horretarako biztanleek oso finkatuta behar zutela bizi.
Lekeitiotik banandu zen garaian, gizartea ia hierarkia feudalean bizi zen, eta zerga eta bereterren sistemari jarraitzen zitzaion. edo leinu-familiak zeuden. Mendexako herriaren kasuan, Mendexa familiakoak eta Likona familiakoak. Biak ere IX. -X. mendeetan sortu ziren banderizoen borroketan esku hartzen zuten.
Gernikako Batzar Nagusietan eta botoa zuen. Erdi Arotik ia gaur egunera arte, abeltzaintza eta nekazaritza izan dira Mendexako gizartearen eta ekonomiaren ardatz.