Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Mendexako zelai bat.
Probak
Mendexako Jaiak

Mendexa - Festak eta Ospakizunak

San Inazio eguna, uztailaren 31n:

Uztailaren hogeita hamaikagarrena zaharren eguna izaten da Mendexan. Meza, dantzariak, jubilatuen bazkaria, herri-kirolak eta erromeria.

San Isidro:

Maiatzaren 15ean ospatzen dira San Isidroak.

San Pedro eguna, abuztuaren 1ean :

Elizaldean egiten dira ospakizunak, eta ikuskizunik bereziena mahai gaineko dantza izaten da. Herrikoek bertakoek dantzatzen dute.

Alkatea mahai buruan jesartzen da, eta alboan agoazila izaten du, eskuan pitxar bete ardo duela. Herriko mutil batek mahai gainean aurreskua dantzatu ostean alkateak ardoa eskaini eta elkarrekin edaten dute. Gauez, erromeria ikusgarria.

Abuztuaren bian haurren eguna ospatzen da. Egitarauan, meza, umeen dantza-taldea, jolasak, txokolatada... eta gauez erromeria. Jaiak amaitzeko, bolanderak.

Santa Luzia, abenduaren 13an:

Ermitan meza ematen da eta bertara hurbiltzen diren guztiei hamaiketakoa eskaintzen zaie.

Inauteriak:

2008an hasi dira ospatzen herri bazkaria eta disfraz txapelketa antolatuz.

Santa Ageda Bezpera:

Auzorik auzo/etxerik etxe abesten.

Gabonak:

Olentzeroren etorrera (etxerik etxe kantuak, gaztaina erreak,…) eta umeen eguna (jokoak eta txokolada eta ikuskizunen bat, antzerkia, ipuin kontalaria, e.a.).

San Juan sua:

2008an hasi da ospatzen. Sua herriko plazan, antzerki herrikoia, abestiak eta kopaua.

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie