Mendexa - Herriko Zerbitzuak
Mendexako Udala:
Zelaia Auzoa,1 , 48289 Mendexa (Bizkaia)
Tel: 94 684 21 06
Fax: 94 684 02 11
E-maila: mblaka.mendexa@bizkaia.org
www: www.mendexa.net
Kirola eta Kultura:
Frontoia eta probalekua dago Zelaia auzoan.
Zaharren elkarteak aretotxo bat du baina herriko txoko moduan erabiltzen da.
Kirol ekintzak:
- Esku pelota txapelketa abuztuan.
- Beteranoen esku pelota txapelketa udabarrian.
- Zaldi-mando probak.
Kultur ekintzak:
2008an hasi da antolatzen kultur programazioa, Kuku-Habixa Kultur Elkartearen eskutik, Mendexako Udala eta BFAko Kultura sailaren laguntzarekin.
Besteak beste, antolatu ohi diren ekintzak:
- - Mendi irteerak.
- - Dantza ikastaroa.
- - Antzerkiak.
- - Esku pilota ikastaroak haurrentzat.
- - Kultur irteerak.
- - Literatur lehiaketa.
Elkarteak:
Lau elkarte daude Mendexan:
- - Goi-Alde, 3. adinekoen elkartea.
- - Kuku-Habixa, Kultur Elkartea.
- - Gerika, Ehiza Elkartea.
- - Bertso-kirol taldea.
Parkeak eta lasaiguneak:
Karraspio hondartzan lasaigune polita dago (mahaiak eta eserlekuak, ur edangarria...). Udan tabernak eta komunak jartzen dituzte
Leagi eta Endai kanpinetako jolas-parkeak.
Zelaiako lasaigunea eta parkea. Herri-kaskoan dago, eliza, frontoi, udaletxe eta herriko tabernaren alboan. Eserlekuak, mahaiak, ur edangarria. Gerizpean dago.