Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Mendexako Etxe berri batzuk
Lea Ibarreko Klima

Lea Bailara - Lea Ibarreko Klima

Klima euritsu eta epeleko ingurua dugu Lea Ibarra. Atlantikotik heltzen diren haize hezeen eraginez, prezipitazioek ez dute urtaro batetik besterako etenik izaten eta urtean 181 egunetan egiten du euria.

Datu estatistikoak baliatzen baditugu, eremu baxuetan 1.100-1.300 litro botatzen ditu metro kubikoko eta 1.500-1800 l/m3 eremu garaietan.

Txingorra ere egiten du inoiz, urrian eta apirilean eskuarki. Etxebarriako estazio meteorologikoan egindako batez besteko kalkuluen arabera, urtean 6,5 egunetan egiten du txingorra; elurra, berriz, 3,3 aldiz urtean.

Tenperaturari dagokionez, 14ºCkoa dugu batez bestekoa. Esan beharrik ez dago, zenbat eta barnerago eta gorago jo, orduan eta hotzagoak direla batez besteko kopuruak eta alderantzizkoa gertatzen dela itsas bazterrean. Urtarrila dugu hilabeterik hotzena (7ºC batez beste). Beroena, aldiz, abuztua edo agorrila dugu (19ºC).

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie