Ingurumena asko aldatu da azken urteetan, gizakiaren eraginez batez ere. mesedetan, soro, alor, pinudi, industrigune edo populazio-zentroek garai bateko harizti guri guztiak ordezkatu dituzte. Bestalde, ibaiaren arroan eta altuera ttipiko mendi-tontorretan nahiz magaletan, baratzak, mozketarako eta artaldien eta fruta-arbolak erruz topatuko ditugu bailara osoan.
Artadi kantarikoek (Lauro nobile-Quercetum ilicis) osatzen duten ekosistema dugu akaso, aipagarriena, Lea Ibarreko landarediari dagokionez. Bertako biztanleen ohitura energetikoen aldaketak zerikusia izan badute ere, edafikoek (harritsua, lodiera txikikoa, maldatsua...) ahalbidetu dute batik bat munduan bakarra den ekosistema hau.
Halaber, ibai ertzak kasu gehienetan ustiapen, industrialde edo populazioguneen mesedetan eraldatu badira ere, Lea Ibarrak ibaiari dagokion propioari eutsi dio. Haltzez, lizarrez, sahatsez eta makalez osaturiko galeria-basoak ditu berezi bailara honek.
| ZUHAITZ MOTAK | MUNITIBAR | AULESTI | GIZABURUAGA | AMOROTO | MENDEXA | LEA IBARRA |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Baso atlantikoak | 93 | 45 | 7 | 52 | 7 | 204 |
| Artea | 0 | 211 | 52 | 6 | 19 | 288 |
| Eukalitua | 12 | 55 | 21 | 269 | 249 | 606 |
| Pagoa | 12 | 1 | 0 | 0 | 0 | 13 |
| Bestelako hostozabalak | 8 | 68 | 11 | 28 | 4 | 119 |
| Hostozabalak guztira | 125 | 390 | 91 | 355 | 279 | 1.240 |
| Intsignis pinua | 1.744 | 1.489 | 397 | 672 | 142 | 4.444 |
| Bestelako koniferoak | 57 | 20 | 3 | 43 | 21 | 144 |
| Koniferoak guztira | 1.801 | 1.509 | 400 | 715 | 163 | 4.588 |
| Espezie guztiak | 1.927 | 1.899 | 491 | 1.070 | 442 | 5.829 |