Agurtu berri dugun mendeari begirada bat ematea ezinbestekoa zaigu ingurune honetako populazioak izan dituen gorabeherak ulertzeko, izan ere ehun urteren joanean da bertakoen kopurua. Mugimendurik handiena, Euskal Herriko beste hainbat nekazaritza-guneren moduan, 1970-1975 tartean ezagutu zuen Lea Ibarrak, eta batez ere Munitibar eta Gizaburuaga herriek. Aldiz, Markina, Lekeitio eta Ondarroa ziren, kasik bikoiztu egin ziren.
Orain ez bezala, orduan ez zen lan-aukerarik bertan, ezta garraio erosorik ere, jaistean eskolak mantenduko zirenik ezin zen ziurtatu eta, hori gutxi balitz, etxebizitzen urritasuna ere itzela zen. Ez da, beraz, harritzekoa, kanporako emigrazio-joera horrenbeste gailentzea.
Besterik gertatzen da gaur egun. Mugimendu aipagarri bakarra, nolabait esatearren, udalerriko bertako dugu: auzoetako biztanleek kalera biltzeko joera dute.
oso baxua du Lea Ibarrak. Izan ere, herri hauek azalera handia dute, eta biztanleak auzoetan eta baserri bakanetan sakabanatuta daude. Bestalde, jaiotza-tasa aspaldion handitu egin bada ere, heriotza-tasarekiko desoreka ez da oraindik hautsi. Izan ere, emigratu ez zutenen arteko gehienak daude gaur egun.
Gazteei dagokienez, joera nabaria dago , izan ere lanerako aukera askoz hobeak ditu tankera honetako ikasketak dituenak unibertsitatera joan denak baino, bere espezialitatean lan egin nahi badu behintzat. Gainera, ikastetxearekiko hurbiltasunak zerikusi handia izan du.
Esan dezagun, bidenabar, zaharrak gazteak baino gehiago izatea edo populazioa oso sakabanatuta bizitzea elementu negatiboak izan daitezkeen arren, elementuere badirela: