
Mª Victoria Etxebarria.
Sarrera, eguerdiko 14etatik aurrera eta irteera, eguerdiko 12etarako.
Urte guztian zabalik.
- Areto handi bat hiru ataletan banatua.
- egongela (beheko sua dauka).
- egongela-jantokia.
- guztiz hornitutako sukaldea.
- Sei gela bikoitz, bakoitzak bere bainugela duela eta kanpora bistekin.
- Hiru ohe gehigarri daude.
- Terraza.
- Egunero egiten da garbitasuna.
- sukaldea erabiltzeko aukera.
- gosaria (etxeko andreak berak egindako ogi, mermelada, bizkotxo eta opilak).
Gerrikaitzetik 600 metrora dago, Munitibarko San Migel auzoan, ibaiaren alboan.Oso leku lasaia da, baserri girokoa, sagarrondo eta ortuz inguratua.Bainuak hartzeko aukera dago, ibaiko presatik oso hurbil baitago.
Ibilaldi politak egin daitezke ibaiaren ertzean, zubi erromanikoaren inguruan.Mendia gustuko dutenentzat, ibilbide zoragarria dago bertatik Oiz mendira.Etxe ingurua lorez eta bertako semeak egindako eskulturez apaindurik dago. Eskultura horiek etxean bertan egiten ditu.

Maria Jesus Malaxetxebarria.
Sarrera, eguerdiko 14etatik aurrera eta irteera, eguerdiko 12etarako.
Urte guztian zabalik.
- Berogailu orokorra.
- Berogailua logeletan.
- Su baxua.
- Telebista egongelan.
- Musika egongelan.
- Jolaslekua inguru berdea.
- Terraza.
- Ataria.
- Aparkalekua.