Munitibarreko plazan kokaturik dago, frontoiaren ondoan, terraza bat du kanpoaldean, mahai eta eserlekuarekin, toldo baten gerizpean, umeekin egoteko oso toki egokia da errepidetik aldenduta dagoelako. Jokoan egiteko ohitura dago.Tabernaren arduraduna da frontoiaren arduraduna eta berari eskatu behar zaio aldageletako giltza, argiak pizteko eta abar. Herriko plazan dago eta umeen jolaslekua ere bertan dago.
Goizeko 10:30etan irekitzen da eta ixteko ordurik ez dago, dabilen jendearen arabera ixten da.
Ostegun arratsaldez izaten da.
Ogitartekoak ematen dira eta jaiegunetan pintxoak izaten dira. Olagarroa eta etxeko txorizoa dira besteak beste etxeko berezitasunak.
8 mahai daude, guztira 35 lagunentzako tokia.
12:30 - 14:00
19:30 - 22:30
karta nahi menua, asteburuetan menu berezia.
bakailaoa, idi buztana, olagarroa, Kokotxak almejekin.
Plazaren parean dago, San Pedro elizaren ondoan eta Txori tabernaren aldamenean. Tabernak alde bietatik ditu ateak, Gernikara doan bide aldetik nahiz Lekeitiora doan bide aldetik.
Jabeen aitak musean irabazitako txapel eta kopez apainduta dago, eta euskal kirolarien argazkiak dituzte paretetan zintzilik. Jabeetariko bat, Rikardo, arrantzaz eta ehizaz hitz egiteko prest dago beti.
goizeko bederatzi eta erdietan zabaltzen dute eta dabilen jendearen arabera aldatzen da ixteko ordua.
asteartea, arratsaldeko 3etatik aurrera.
ogitartekoak, eguneko menua, plater konbinatuak, pernila, txorizoa... Bost bat mahai dituzte barraren aurrean eta ez da arazorik edozein ordutan eskatzen dena emateko. Bertoko produktuez eginiko otorduak eskaintzen dituzte. Briskan eta musean egunero egiten dute bertan.
taberna izateaz gain, denda ere bada. Denetarik aurki daiteke, batez ere egunero behar diren elikagaiak eta tresneria. Egunkariak ere saltzen dituzte.
Herrian bertan dago, San Pedro elizaren ondoan.
Tabernak alde bietatik ditu ateak, Gernikara doan bide aldetik nahiz Lekeitiora doan bide aldetik. Kanpoan esertzeko mahaiak ditu alde banatako espaloietan.
goizeko hamar eta erdietan zabaltzen dute eta ixteko ordu zehatzik ez dute.
Astelehena.
pintxoez gain, urdaiazpikoa, txorizoa, kazolak (txipiroiak, mihia, tripakiak, etab.), entsaladak, plater konbinatuak...
Sukaldeko ordutegiari dagokionez, ez dute ezer finkorik, edozein ordutan ematen dute jaten.
Hamaiketakoak, meriendak eta antzekoak ere prestatzen dira enkarguz.
Bazkalostean musean jokatzen dute mahaibete lagunek. Igande eta jaiegunetan, aldiz, mahai gehiago biltzen dira.
Euskara, Gaztelania eta Ingelesa.
Gabon egunean otzara baten zozketa egiten da eta jai txiki bat antolatzen dute.