Lea Ibarra Amankomunazgoa - Munitibar - Aulesti - Gizaburuaga - Amoroto - Mendexa

Karraspio hondartza

Turismoa - Txangoak - Amoroto

Amorotoko ibilbidea.

Amorotoko Ibilbidea.

Guztira 7.700 metro egingo ditugu.

Ibilbideari Elexalden ekingo diogu, kanposantuaren eskuinetik aurrera doan bidetik abiatuko gara. Hortik Odiagara helduko gara, eta gurutzea ikusten dugunean ezkerrera joko dugu, Belakola baserriraino heltzeko.
Aulestiko bidea hartzen den bidegurutzean baso-bidea hartu eta Ballastegi basora jaitsiko gara. Baso-bidea bukatzen den tokian zabalgune bat eta lasaigune bat aurkituko ditugu. Hemendik aurrera, asfaltozko errepideari jarraituko gatzaizkio eta, erreka albotik beti, Ikaran auzora helduko gara.

Zulueta errekaren inguruak ikusiko ditugu ibilbide honetan. Lea ibaiaren adar honek 7,25 metroko luzera du eta 16 km²-ko azalera. Ondo egituratuta du basoa, nahiz eta azken aldiko ustiakuntzek kalte egin dioten. Erreka-baso honen erdian sekuoia baso bat aurkituko dugu.

Learekin bat egiten duen gunean, fauna-espezie babestuak aurkitu dira: bisoia, Martin arrantzalea, errekako karramarroa...

Erreka honek Atxurrako konplexu karstikoa zeharkatzen du eta bertan zenbait ur-sorburu, lurrazpiko erreka eta barrunbe aurkitzen dira.

Zulueta eta bere adarrek (Izalatxo, Kastillo, Ballastegi...) arro txikitxo bat osatzen dute eskualdearen erdian. Balio ekologiko handiko tokia da. Bertatik hurbil, Bizkaibusek geltokia dauka. Ingurune honetatik gora jarraituta Santa Eufemira edo Bedartzandi mendiaren tontorrera hel gaitezke.

Azkenik, proposatzen den ibilbidea egitekotan, bi aukera ditugu:

- Atxurra Idarreta / Asubita / Elexalde.
- Atxurra / Kastillo / Asubita / Elexalde.

Amorotoko Oletatik Mendexako Zelaira.

Amoroto Oleta Mendexa

Amorotoko Ugaran auzotik abiatuko gara, zehazkiago esanda, Oleta deritzon gunetik. Gasolindegiaren parean dagoen bidea hartu eta beroni jarraituko gatzaizkio Mendexako Zelaira heldu arte. Bide aldapatsua da oso.

Leagi Dorretxea aurkituko dugu lehenik.

Amorototik Santutxu Ermitara.

Amorototik Santutxu Ermitara

1. Amoroto - Odiaga
Hilerri ondoko bidetik abiatuko gara. Bide asfaltatutik Odiaga auzora joko dugu. Bertan gaudela, ezkerreko bidea hartuko dugu.

2. Odiagatik Goierriko Eskolara
Auzo honetatik, bide berari jarraiki, 500 metrora bidegurutze bat ikusiko dugu. Eskubiko zementuzko bideari segi eta Pagazulotik igaro ostean Gonzalaira doan bidea hartuko dugu (ezkerretik). Bideari jarraituko gatzaizkio eskubian baserri bat utzita, eta Goierriko eskolaraino helduko gara.

(Ibilbide hau G.R.38.1-en atala da, beraz, seinalizatuta dago).

Lekeitio-Amoroto.

Lekeitio - Amoroto Ibilaldia

1. Iturriotz - Kurtziaga
Abiatzeko, Iturriotzeko eskola ondotik igarotzen den bideari jarraituko gatzaizkio. Errekatxo baten ondotik doan bide hau Arropainetik Serengara doan beste bide batekin gurutzatzen da. Kurtziagara heldu baino lehen, bide erdian edo, Zatikaraino heltzen den bide asfaltatua aurkituko dugu.

2. Kurtziaga - Abitara
Bide asfaltatuari jarraiki eta aldapa bat igo ostean, ezkerreko baso-bidea hartuko dugu, bide asfaltatuaren paralelo doana. Txantontorre baserri azpira heltzen garenean, bidearen ezkerrean iturri bat ikusiko dugu. Aldapa behera segituko dugu Lekeitio-Munitibar errepidera heldu arte.

3. ABITARA-BOLUNBULU-AMOROTO
Bolunburura doan bideari jarraiki, Lea ibaia zeharkatzen duen zubira helduko gara.
Baserria eskuinean utzita, Babolina errekaren ezkerrean dagoen bideari jarraiki, Aldasolora igotzen den bide-zidorra hartuko dugu. Bertatik Elexaldera helduko gara.

Amorotoko beste hainbat ibilbide.

Amorotoko hainbat Ibilbide

- Elexalde - Asubita - Agirre - Lekeitio-Ondarroa errepidea.
- Atxurra - Kastillo -/ Lexardi - Arratika - Etxezarra - Belakola - Gontzolai - Goierri - Aulesti.
- Atxurra - Ikaran - Errekakoa - Mokomendi - Olaran - Ibarra - Belakoa - Amorotoko herrira edota Aulestira Goierritik.
- Amorotoko plaza - Urrutia auzoa.
- Herriko plaza - Hilerria - Idarreta baserri neoklasikoa.

Cookie-en Erabilera:
Leaibarra.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa, Elexalde 1 - 48289 GIZABURUAGA - Tel: 946842982 - Emaila: leaibarra@bizkaia.org - Web-Mapa - Irisgarritasuna - Lege-oharra - Cookie